Berriak

"Musika entzuten gozatu" ikastaroaren jarraipena urtarriletik aurrera!

Urtarriletik aurrera "Gozatu musika entzuten" ikastaroarekin hasiko gara berriro. Animatu eta apuntatu!

Barañaingo Musika Eskolak eskaintzen duen “Musika entzuten gozatu” ikastaroak musika entzutearen mundura hurbiltzeko aukera izan nahi du, modu atsegin eta entretenigarrian, soinu-multzo bat seduzitzeko gai den musika-pieza bihurtzen duten ezaugarriak ezagutuz. Saio bakoitzean entzute kontzientea praktikatuko dugu, eta entzuten duguna ezagutzeko aukera izango da.

Musikaren historian zehar ibilbidea eginez musika estilo ezberdinak ezagutuko ditugu .

  • Musika-tresna eta -formazioa ezberdinak landuko dira.
  • Musika estilo desberdinak, bai klasikoak, bai modernoak.
  • Historian zehar igaro diren konpositoreak, garaiak, musikariak eta musika-taldeak.
  • Garai eta estilo guztietako musika-lan garrantzitsuenak ezagutzea eta, batez ere, obra horiek modu kontzientean entzuteko eta gozatzeko dugun gaitasuna lantzea.
  • Musika-lan bat nola sortzen den eta bertan parte hartzen duten eta erakargarriak egiten duten musika-elementuak ezagutzea: erritmoa, melodia, harmonia, forma, musika-tresnak...  alderdi horiek guztiak landuko ditugu eta urteetan zehar hunkitzen gaituzten musika-pieza askoren historiari buruz.

Etor zaitez musikaren altxorrak ezagutzera, Animatu!

Kurtso hasiera: 2024ko urtarrilaren 19a 

Kurtso amaiera: 2024ko maiatzaren 31a

Ordutegia:

                                                                  Ostirala, 17etatik 18ak arte

                                                                

Tokia: "Luis Morondo”  Musika eskola 1. Ikasgela lehengo solairua

Prezioa:

                                               Erroldatuak: 60 € (>60: Gratuito)

                                               Ez erroldatuak: 100 €

 

Ordaintzeko modua:

Diru sarrera kontu korronte honetan:

  • Nafarroako Rural Kutxa ES55 3008 0070 87 0702781329
  • Kontzeptua: Ikaslearen Izen abizenak + Sei hilabeteko Ikastaroa

Matrikula: Aurrez aurre  Luis Morondo Musika Eskolan, edo dagokion imprimakiarekin posta elektronikoz urtarrilaren 8tik 18ra.

 

Matrikulazio inprimakia kurtso semestrala